DEK, SPRI-k antolatu duen “BIND Demo Day” jardunaldian egon da

BIND, Euskadiko berrikuntza irekiko plataformak, Demo Day ekitaldia antolatu du Euskalduna Jauregian eta DEK Durangaldea Enpresa Ekimena bertan egon da gaur egungo proiektu berritzaileak ezagutzeko. Topaketan, BIND ekimenetan parte hartu duten startupek garatutako 30 proiektu disruptibo baino gehiago aurkeztu dira, enpresa handiekin, ETEekin eta erakunde publikoekin lankidetzan.

Durangaldeko enpresa batzuek bere proiektuak aurkeztu dituzte: We Are Clickers, BETSAIDE SAL, Gestamp… eta, ondoren, networking-lan bat egin da Euskadiko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren funtsezko eragileen artean.

Aktualitatea +

SUBENTZIOAK ETA DIRU LAGUNTZAK 2025

2025ean, administrazio publikoak enpresei zuzendutako hainbat subentzio eta diru-laguntza argitaratu ditu. Jarraian, gaur egun eskaerak