Durangaldea Enpresa Ekimenak lanean jarraitzen du Durangaldeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko, oraingo honetan Suspertze Digitala proiektuaren bidez. Proiektu honen helburua enpresen eraldaketa digitala bultzatzea da eta gaur egun, digitalizazio-planak edo eraldaketa digitaleko orriak garatzen ari dira enpresetan. Honek aukera emango die enpresa parte-hartzaileei bere eraldaketa digitaleko prozesuak bideratzeko, digitalizazioan aditua den aholkularitza-enpresa batek lagunduta. Proiektu honetan Bizkaiko 11 garapen agentziak parte hartzen dute eta Bizkaiko Foru Aldundiaren “Impulso a la competitividad comarcal” programak diruz laguntzen du.
Digitalizazio planetan parte hartzen duten enpresek, prozesua bukatzean diru-laguntzei buruzko aholkularitza zerbitzua jasoko dute. Horrela, digitalizazio planetan zehaztu diren inbertsioak edo ekimenak subentzionatu ahal izango dira.