Bizkaiko Foru Aldundiak “Trantsizio Berdeko Programa 2024” dekretua argitaratu du, 5-250 langileko plantilla duten industria-sektoreko edo industriari lotutako enpresei zuzendua. Dirulaguntzen programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
a) Enpresen ingurumen-inpaktuaren neurketa bultzatzea.
b) Enpresen ingurumen-inpaktu garbia murrizten laguntzen duten inbertsioak laguntzea
c) Ekonomia zirkularrarekin lerrokatutako ingurumen-berrikuntzako proiektuak laguntzea
Programa hau hiru dirulaguntza lerroren bidez gauzatzen da:
1: Ingurumen-inpaktua neurtzeko dirulaguntzak
2: Inbertsio berdeetarako dirulaguntzak
3: Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako dirulaguntza
* Dokumentuak deskargatu: