DEK 3 proiektu lantzen ari da Durangaldeako enpresekin

Digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta komertzializazioari bultzada ematen dugu.

2025ean, DEKek Bizkaia Orekan Sakonduz (BOS) programaren barruan hiru proiektu jorratuko ditu, Bizkaiko garapen-agentzia komarkalekin lankidetzan. Proiektu horiek enpresen lehiakortasuna hobetzeko diseinatuta daude, eta hiru ardatz estrategikoetan lan egingo da Durangaldeako enpresekin: digitalizazioa, jasangarritasuna eta komertzializazioa. Eskualdeko enpresek proiektu hauetan parte hartzean, bere lehiakortasuna hobetuko dute epe laburrean.

SUSPERTZE DIGITALA – Digitalizazioaren transformazioa enpresentzako

SUSPERTZE DIGITALA proiektua Bizkaiko enpresei zuzenduta dago, eta bere helburu nagusia digitalizazioa sustatzea da, enpresa-sarearen barruan:

  • Formakuntza jardunaldiak digitalizazioaren joeren inguruan.
  • Enpresei bisitak digitalizazioaren kasu arrakastatsuak ezagutzeko.
  • Digitalizazio planak enpresa bakoitzaren beharrizanetara egokituta.

Digitalizazioa funtsezkoa da errendimendua eta lehiakortasuna hobetzeko. Proiektu honekin, enpresei behar duten teknologia aurreratua txertatzen lagunduko da.

ENPRESA BERDEA – Trantsizio ekologikoa eta jasangarritasuna

ENPRESA BERDEA proiektuan enpresen trantsizio ekologikoa eta jasangarritasuna sustatzen da. Parte hartzen duten enpresek laguntza eta aholkularitza jasoko dute jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako ekimenak garatzeko.

Proiektuaren onurak:

  • Enpresak laguntzea trantsizio ekologikorako mikro-proiektuak identifikatzen, garatzen eta ezartzen, gure BONO BERDEA programaren bidez.
  • Trantsizio ekologikoari buruzko irtenbide eta praktika onak enpresetara hurbiltzea, tailer praktikoen garapena eginaz, ACLIMArekin lankidetzan.
  • Enpresentzako formakuntza, 4 tailer zikloa egitea, jasangarritasunaren bidean hasteko laguntzeko.
  • Enpresei aholkularitza eskaintzea, trantsizio ekologikorako laguntza publikoak identifikatzen laguntzeko.

SALBIDE – Merkataritza zabaltzea eta bezeroak lortzea

SALBIDE proiektua negozio aukerak sortu eta salmentak hobetzeko diseinatuta dago eta ekimen honen bidez enpresei laguntzen diegu:

  • Bezeroen portafolioa zabaltzen.
  • Merkatuan posizionamendua hobetzen.
  • Salmenta kanalen eta merkatu helburuen dibertsifikazioa.
  • Bezero potentzialei elkarrizketak lortzen.

Proiektu hau aukera paregabea da enpresen zabalkundea eta merkatuan indartzea nahi duten enpresentzat.

Nola parte hartu DEK-en 2025eko proiektuetan?

Durangaldeko industria-sektoreko enpresek, edo industriari lotutako jardueren enpresek, proiektu hauek beren antolakundeetan garatu nahi badituzte, DEK-ekin harremanetan jarri daitezke.

Kontaktua:

  • Kontaktua: Aitor Kortazar
  • Helbide Elektronikoa: info@dek.eus / aitor@dek.eus
  • Telefonoa: +34 688 72 26 17
Aktualitatea +

SUBENTZIOAK ETA DIRU LAGUNTZAK 2025

2025ean, administrazio publikoak enpresei zuzendutako hainbat subentzio eta diru-laguntza argitaratu ditu. Jarraian, gaur egun eskaerak