DEKek BI PROIEKTU JORRATU DITU DURANGALDEAKO ENPRESEKIN ELKARLANEAN, BFAren 2024 ESKUALDEKO LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO PROGRAMATIK JASOTAKO DIRU-LAGUNTZARI ESKER

DEK – Durangaldea Enpresa Ekimena, eskualdeko garapen ekonomia sustatzeko agentziak 24.396,55 euroko dirulaguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren “Eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko 2024ko laguntza-programa“ren bidez eta “Bizkaia Orekan Sakonduz” eskualdeko estrategiaren bidez. Laguntza horri esker, DEKek bi proiektu bideratu ditu aurten, Durangaldeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko, Bizkaiako beste garapen agentziekin kolaborazioan:

Salbide proiektua

Proiektu honen helburua merkaturatze-prozesua hobetzea eta merkatua dibertsifikatzea da, bezero berriak erakartzeko laguntza komertzial baten bidez. Hainbat ekintza antolatu dira eskualdeko enpresa guztiei zuzenduta: jardunaldiak (webinar), ikastaroak (presentziala eta online) eta hiru enpresek aholkularitza pertsonalizatu bat jaso dute, bezeroen bilaketan oinarritutako laguntza jasoz. Hauek izan dira ibilbide osoan parte hartu duten enpresak: Talleres Unamunzaga S.A. (Abadiño), Estampaciones Vizcaya S.L. (Berriz) eta Curvatubo 2000 S.L. (Abadiño).

Emandako dirulaguntza: 14.710,96 €

Suspertze Digitala proiektua

Helburua enpresen eraldaketa digitala bultzatzea, digitalizazioarekin lotutako ekintzen ibilbide baten bidez. Proiektu honetan enpresen digitalizazioarekin zerikusia duten ekimenak antolatu dira: jardunaldi tematikoak, digitalizazion transformazio prozesuak burutu dituzten enpresen arteko bisitak eta digitalizazio planak. Ibilbide honetan hurrengo enpresak parte hartu dute: Pintuberri Industrial S.L. (Berriz), Zaldiestam S.L. (Berriz), Ozasan Gestión Global Renovables S.L. (Amorebieta-Etxano), Zagar Sistemas S.L. (Zaldibar) eta Larreno Estampaciones S.L. (Amorebieta-Etxano).

Emandako dirulaguntza: 9.685,59

Bi proiektuek eragin zuzena izan dute parte hartu duten Durangaldeko enpresetan, eta hurrengo urtera begira ildo horretan lanean jarraituko da, Bizkaiko eskualdeko beste garapen-agentzia batzuekin batera proiektuak bultzatuz, beti ere eskualdeko enpresa-sarearen beharrak kontuan hartuta.

Era berean, 2025ean landuko diren proiektuen lana planifikatzen ari da, eta enpresen trantsizio berdea eta jasangarritasuna sustatzea helburu duen «Enpresa Berdea» proiektuarekin ere lan egitea espero da.

Aktualitatea +

TRANTSIZIO BERDEA PROGRAMA

Bizkaiko Foru Aldundiak “Trantsizio Berdeko Programa 2024” dekretua argitaratu du, 5-250 langileko plantilla duten industria-sektoreko